Leihatila Bakarrreko Zerbitzuak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauak (Zerbitzuen Zuzentaraua) —barneko merkatuko zerbitzuei buruzkoak— lortu nahi duen administrazio-sinplifikazioaren helburuaren baitan, nabarmentzekoa da zerbitzuak ematen dituztenei, gune elektroniko eta urrutirako bakar baten bitartez, honakoa ahalbidetuko dien leihatila bakarreko sistema ezartzea: beren jarduera burutzeko eskatzen diren baldintzen inguruko informazioa jasotzea; baita zerbitzu-jardueretara sartzeko eta horietan aritzeko beharrezkoak diren guztiak egin ahal izatea.

Zerbitzuen Zuzentaraua Espainiako ordenamendu juridikora zerbitzu-jardueretarako sarbide libreari eta horietan aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen —Aterki Lege deiturikoaren (2009ko azaroaren 24ko EAO)— bitartez sartu da. Lege horren 18. artikuluan, eskumena duten agintariek —Herri Administrazioek eta Lanbide Elkargoek— zerbitzu-eskaintzaileek, leihatila bakarraren bitartez, honakoa egin ahal izatea bermatu behar dutela ezarri da:

  1. Beren jarduerara sartu eta bertan aritzeko beharrezkoak diren informazio eta formulario guztiak lortzea.
  2. Beharrezkoak diren agiri eta eskabide guztiak aurkeztea.
  3. Prozedura batean interesdun denak prozeduren izapidetze-egoera ezagutzea, eta nahitaezko izapide-ekintzen jakinarazpena eta horien ebazpena jasotzea eskumena duen administrazio-organoaren bitartez.

Aterki Legearen 19. artikuluak, aldiz, eskaintzaileek eta jasotzaileek, leihatila bakarraren bitartez, honako informazio hau —argia eta zalantzarik gabea izan beharko dena— lortzeko eskubidea dutela xedatu du:

  1. Espainiar lurraldean ezarritako eskaintzaileei ezar dakizkiekeen baldintzak; bereziki, zerbitzu-jardueretara sartzeko eta horietan aritzeko beharrezkoak diren izapideei dagozkienak. Baita eskumena duten agintarien datuak ere, horiekin harremanetan zuzenean jartzea ahalbidetzen dutenak.
  2. Eskaintzaileei eta zerbitzuei buruzko erregistro eta datu-base publikoetara sartzeko bitarteko eta baldintzak.
  3. Erreklamaziorako bideak, eta, eskumena duten agintarien eta eskaintzaile edo jasotzailearen artean –edo eskaintzailearen eta jasotzailearen artean, edo eskaintzaileen artean— liskarren bat gertatuz gero, jarri ahal izango diren errekurtsoak.
  4. Zerbitzuak eskaintzen dituzten elkarte sektorialen eta kontsumitzaileen erakundeen datuak, zerbitzuen eskaintzaileei eta jasotzaileei laguntza ematen dietenenak.

Halaber, eskaintzaileek eta jasotzaileek, EBeko beste Estatu Kide batzuetako leihatila bakarren bitartez, herrialde horietan, informazio eta prozedura horietarako sarbidea lortu ahal izatea erraztuko da.